lunes, 2 de noviembre de 2009

INGURUNEKO SAIO PRAKTIKOA


Hasteko, aipatu beharrekoa da, Dr.Fleming ikastetxean Ingurunea eta Euskera ikasgaiak uztartu egiten dituztela eta bi irakasgai horietan lantzen dena loturik dagoela.
Inguruneari dagokionez, aipatu behar da, zentzumenak lantzen dihardutela urriaren amaieran eta azaroaren hastapenetan eta horretarako ikasleak bikoteka jartzen direla. Ikasleak bikoteka jartzen direnean, irakasleak azalpen teorikoa ematen du eta ikasleei zalantzak sortzen bazaizkie irakaslea zalantza horiek argitzen saiatzen da. Azalpen teoriko horren ostean, ikasleek egin beharreko lana hasten da eta ikasleak bikotekako lanean murgiltzen dira. Ikasleek, gehienetan, berriro irakurtzen dute irakasleak azaldurikoa eta ulertu ostean azpimarratzeari ekiten diote. Aipatu behar da, zentzumenak binaka lantzen direla, hau da, irakasgaiaren ordu bakoitzean bi zentzumen lantzen dira, bikote batzuk, ukimena lantzen dute adibidez, eta beste batzuk entzumena. Bikoteek azpimarratzen amaitzen dutenean mapa kontzeptual bat egiten dute zirriborro gisa eta klasearen azken hamar minutuetan arbelera irten eta landu duten zentzumenaren azalpena eman eta mapa kontzeptuala egiten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario