martes, 27 de octubre de 2009

MATEMATIKAKO AZTERKETAN MURGILDURIK

2009ko Urriaren 19an, arratsaldeko 14:30ean, bazkaldu ondoren ikasleak gelara heldu ziren eta matematikako azterketari aurre egin beharra izan zuten. Horretarako, lehendabizi mahaiak elkarrengandik banatu zituzten eta hori egin ostean irakasleak azterketak banatu zituen. Irakasleak azterketa irakurri ostean azterketari ekin zioten ikasleek eta egia esan hasieran ulermen arazo batzuk izan zituzten arren ongi moldatu ziren azterketarekin.
Ariketak ondorengoak izan ziren: biderketaren banatze-propietateak erabiliz ekuazioak ebaztea, parentesiekin eragiketak egitea, zenbakiek posizioaren arabera duten balioa jakitea eta azkenik, buruketak.
Ariketak:
1-Ekuazioak:
(20+4)x4=
(13+9)x8=
8x(20-4)=
(40-5):5=

2-Eragiketak:
15x9-35=
6x(80-25)=
(35+25)x2=
750-(85+15)x4=

3-Buruketak:
-Torrealdai senar-emazteak praka eta jertse bana erosi dizkiete lau seme-alabei. Zenbat kostatu zaie erositakoa?
-Mirenek 748 seilu ditu, Danik 516 eta Leirek 458. Seilu guztiak bildu eta hiru multzotan banatu dituzte. Zenbat seilu hartu ditu bakoitzak?
-Begoñak 416 gozoki poltsatan sartu ditu. Poltsa bakoitzean 9 gozoki jarri ditu eta sobera gelditu direnak Landerri eman dizkio. Zenbat poltsa bete ditu? Zenbat gozoki eman dizkio Landerri?

No hay comentarios:

Publicar un comentario