Ariketak ondorengoak izan ziren: biderketaren banatze-propietateak erabiliz ekuazioak ebaztea, parentesiekin eragiketak egitea, zenbakiek posizioaren arabera duten balioa jakitea eta azkenik, buruketak.
Ariketak:
1-Ekuazioak:
(20+4)x4=
(13+9)x8=
8x(20-4)=
(40-5):5=
2-Eragiketak:
15x9-35=
6x(80-25)=
(35+25)x2=
750-(85+15)x4=
3-Buruketak:
-Torrealdai senar-emazteak praka eta jertse bana erosi dizkiete lau seme-alabei. Zenbat kostatu zaie erositakoa?
-Mirenek 748 seilu ditu, Danik 516 eta Leirek 458. Seilu guztiak bildu eta hiru multzotan banatu dituzte. Zenbat seilu hartu ditu bakoitzak?
-Begoñak 416 gozoki poltsatan sartu ditu. Poltsa bakoitzean 9 gozoki jarri ditu eta sobera gelditu direnak Landerri eman dizkio. Zenbat poltsa bete ditu? Zenbat gozoki eman dizkio Landerri?
