martes, 27 de octubre de 2009

FLEMING IKASTETXEA EZAGUTZEN


Dr.Fleming ikastetxea Gipuzkoako Villabona herrian kokaturik dago eta historian zehar hainbat kokapen izan ditu, hala nola, udaletxe azpian, Amasan, Arratzain auzoan...
Gaur egun, azken honetan dago kokaturik, hau da, Arratzain auzoan eta lehen hezkuntza egiteko aukera dago bertan. Lehen hezkuntza amaitu ostean, ikastetxe berean jarraitzen dute ikasleek, baina, izena aldatu egiten zaio, hau da, DBH-koen ikastetxeak Erniobea insitutua izena hartzen du. Haur hezkuntza egiteko ere eskeintza badauka Dr.Fleming ikastetxeak, baina, berau Villabonako Arroa auzoan kokatzen da.
Dr.Fleming ikastetxeak hiru solairu ditu eta ikastetxeak hainbat zerbitzu eskeintzen dizkie ikasleei eta familiei, esaterako, jangela eta autobus zerbitzua. Gainera, aipatzekoa da materialez ongi horniturik dagoen ikastetxea dela eta ikus-entzunezkoen gelan eta plastika gelan ez dago ezeren gabeziarik.
Bestalde, aipatzekoa da, Fleming ikastetxeak tradizioei garrantzia handia ematen diela eta euskal kulturarekin lotura duen gauza oro ospatzeko ohitura duela, izan bitez adibidetzat euskera astea, euskera eguna, gabonak, mari domingi, santa ageda, ihauteriak, korrika eta kurtso bukaerako festa.
Gure ekarpenak egiteko 6.A maila hautatu dugu eta ondorengo egunetan maila eta gela horri dagokion informazio gehiago jasotzeko parada izango duzue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario